FOTOGRAMAK
ebook

FOTOGRAMAK (ebook)

Editorial:
ELKAR
ISBN:
9788490275474
Formato:
Epublication content package
DRM
Si

Zinemagilea balitz bezala, zenbait argazki ezaguni mugimenduaren ilusioa eman die Goiatz Labandibarrek ipuin bilduma honetan. Modu horretan bidaiatuko du irakurleak hainbat leku eta garai jakinetara: 60ko hamarkadako AEBko hippy giroa, 50eko Hegoafrikako apartheida, Espainiako Gerra Zibileko Bartzelona edota modaren hiriburua izan den Paris. Eta argazkilariaren begirada gaindituz, bizitza berri bat eman die fotograma horiei; interpretazio berri bat eginez, kontakizun berri bat asmatu du. Kazetariak ezin du, berez ikusten duenaz haratago, lekukotasun pertsonalik eman; fikzioak ordea, eman dio Goiatz Labandibarri istorio propioak sortzeko bidea. Idatzizko istorio hauekin batera, ipuin bakoitzari dagokion fotograma jasotzen duen atari digitala sortu dugu, hala nola, argazkiaren jatorrizko izena eta irudi hori betikotu duen argazkilariaren nondik norakoak. Osagarriak dira biak ala biak, hitza eta irudia; ipuin hauen irakurketan urrutiago joateko modua eskainiz.

Otros libros del autor